Saltar al contenido
denonartean • Cénlit
E-book
Etxea
Katalogoa
Cénlit
Foreing Rights
Book Trailer
Aho-korapiloak
Trabalenguario
Din-Dilan-Dan
Munduratu
0
0
denonartean • Cénlit
E-book
Etxea
Katalogoa
Cénlit
Foreing Rights
Book Trailer
Aho-korapiloak
Trabalenguario
Din-Dilan-Dan
Munduratu
0
0
E-book
Etxea
Katalogoa
Cénlit
Foreing Rights
Book Trailer
Aho-korapiloak
Trabalenguario
Din-Dilan-Dan
Munduratu
Katalogoa Maitasunezko oihua, mundearen erdian
AzalaMait.jpg Imagen 1 de
AzalaMait.jpg
AzalaMait.jpg

Maitasunezko oihua, mundearen erdian

16,00 €

Kyoichi Katayama

978-84-96634-57-2

Bi nerabe, Japoniako hegoaldeko herri batean, XX. mendeko 80. hamarkadan. Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten ari direla elkar ezagutu eta maitemintzen dira.
Sakutarô mutil argia da, sarkastiko samarra. Aki neska bizkorra da, ederra eta entzute handikoa, ikaskideen artean. Sakutarô eta Aki lagunminak egiten dira, baina adiskidetasunetik maitasunerako pausua ematen dute gero.
Istorio honetan, maitasun gartsuak, heldutasunarentzat doazen bi nerabeen gogoetek eta gaixotasunari eta heriotzari aurre egin behar dietenean hartzen dituzten jarrerek egiten dute bat.

Japonian inoiz gehien saldu den istorioa da, eta atzerrian ere, beste hizkuntzetan, ingelesez, frantsesez, italieraz edo gaztelaniaz kasu, arrakastatsua gertatu da. Zer du eleberri honek hainbeste jenderen arreta erakartzeko?
Kyoichi Katayana egileak jada klasikoa den errezeta baliatu du: maitasuna eta horri kontrapuntua ezartzen dion heriotza uztartu ditu. Horiei bi neraberen gogoetak erantsi dizkio, maitasunari, bizitzari, heriotzari eta egungo gizarteari buruz. Horrela lortu du milioka irakurleren arreta erakartzea.

«Maitasunezko oihua, munduaren erdian (Kyoichi Katayama): Garai guztietako liburu japoniar salduena (3.500.000 ale). Ehuneko ehun maitasun, heriotzatik harago ere doana.»
Público egunkaria

Cantidad:
Añadir al carrito

Denonartean • Cénlit ediciones 

Berriainz poligonoa, 43. nabea • 31013 Berriozar (Nafarroa)

denonartean@cenlit.com +34 948 30 26 77

Category

Terms Of Service

Privacy policy