Zenbat lur behar ditu gizon batek?

14,00 €

Lev Tolstói

978-84-96634-75-3

Zenbat lur behar ditu gizon batek?,1886an idatzia, gizakiaren handinahiari buruzko parabola ezin modernoagoa da. Pahom asetzen ez den nekazari bat da: zenbat eta lur gehiago eduki, orduan eta gehiago nahi ditu. Urrutiko eskualde bateko biztanleek, baxkiriarrek hain zuzen, egun oso batean ibiltzen ahal dituen lur guztien jabe bihurtzea eskaintzen diotenean, Pahomek ez du zalantzarik izango, eta ahalik eta lur gehien eskuratzen saiatuko da...

Tolstóiren prosak gure bihotzeko taupaden erritmo bera du Nabokoven iritziz. Elena Odriozolak (Ilustrazioko Bigarren Sari Nazionala 2006an) narrazioaren pultsu hori harrapatu, eta, bere irudien bitartez, Pahomen sorlekura garamatza, handik, nekazariaren handinahiari jarraikiz, Errusiako estepan barrena egingo duen bidaian laguntzeko. Behiak izango dira lur gose horren lekukoak.

«Inoiz idatzi den kontakizunik onena.»
James Joyce

Cantidad:
Añadir al carrito